Potx eta Lotx pailasoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pentsonak gonbidatu dituzte beren txokora. Haien ofizioan, lanbidean, nola trebatu diren galdetzeko eta batez ere lana nola egiten duten lehen eskutik jakiteko. Magoak, nutrizionistak, musikariak, influenzerrak, edota suhiltzaileak, izango dituzte gonbidatuen artean, besteak beste. Izaskun eta Xabi Soundek ere parte hartzen dute podcastaren atal bakoitzean, ohiko alaitasuna eta musika lagun.Unitate didaktikoa ere proposatzen dute, lagunartean edo gelan garatzeko.